Elgoibartarrek Donostiako Amara auzoko Irauli Bosteko taldearen aurka jokatu zuten denboraldiko lehen partida ofiziala, joan den zapatuan, Mintxetan. Etxekoak nagusitasunez gailendu ziren, 4-0ko emaitzarekin.
Aurreko denboraldian azken jardunaldian lortu zuten salbazioa, jardunaldi mordoxka jaitsiera postuetan egin eta gero. Aldaketa gutxi izan dira taldean aurreko denboralditik hona. Garazi Catalan taldeko kapitainak, Arene Salegik, Saioa Aranburuk eta Nerea Peralesek taldea laga zuten eta kadete kategoriatik igotako jokalariekin bete dute haiek lagatako lekua.
Lehen garaipena, etxetik kanpo
Gizonezkoen Haundi taldeak aurreko asteburuan hasi zuen liga txapelketa, Mintxetan Bergararen aurka hutsna berdinduta. Bigarren jardunaldiko partida Donostian jokatu zuten, Deusto taldearen aurka, eta 0-1 irabazi zuten elgoibartarrek.
Gizonezkoen talde nagusiak bost aurpegi berri ditu aurten: Iker Casado, Yerai Dobarro, Oihan Larrañaga, Antxon de la Arada eta Walid Es Said. (beheko argazkietan)

