Gorka Urbizu musikariarekin elkarrizketa musikatua iragarri du Elgoibarko Musikarien Elkarteak irailaren 25erako

Barren 2025ko ira. 22a, 12:07

Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) musikaria ekarriko du EME Elgoibarko Musikarien Elkarteak eguenean, irailaren 25ean, Elgoibarrera. 

EMEtik aurreratu dutenez, Gorka Urbizuri elkarrizketa musikatua egingo diote, musika eskolako auditoriumean, 19:30ean hasita. Ekitaldirako gonbidapenak Pitxintxu liburu dendan jarriko dituzte eskuragai, gaurtik eguen goizera artean eskuratu ahal izango dira, debalde.

EMEkoek aurrez ere egin izan dituzte era honetako elkarrizketa musikatuak, Liher taldeko abeslari Lide Hernandori, Anariri edo Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabeli, besteak beste.