Sal del Coche taldeak ireki zuen jaialdia eguenean, Aita Agirreko arkupeetan; eta, Niña Coyote eta Chico Tornadok Maalan eman zuen kontzertuak itxi zuen jaialdia, bariku gauean.
Koldo Soret abeslari eta gitarra-joleak (aurrez Euripean Sua, Surfin Kaos, Utikan, Mugatik edo Chico boom taldeetan aritua) eta Ursula Strong izen artistikodun Usua de la Fuente bateria jotzaileak (Zuloak eta Culebra) sortu zuten Niña Coyote eta Chico Tornado 2012an eta, geroztik, bost album argitaratu dituzte: Niña Coyote eta Chico Tornado (2013, Pozoi Records), Lainoland (2015, Pozoi Records), Eate (2016, Pozoi Records) eta Aitzstar (2019, Pozoi Records), Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán (2022, Pozoi Records), eta Atea (2025, Pozoi Records).
Apirilean aurkeztu zuten Atea diskoa eta aurkezpen-bira hasi zuten maiatzean Llanesen (Asturias, Espainia), eta urte bukaerara arte jarraituko dute zuzeneko emanaldiekin.
*Argazkiak: Joserra Cabrera.