Sal del Coche taldearen emanaldiarekin hasi da Sotoko Hotsak jaialdia

Barren 2025ko ira. 19a, 13:17

Aita Agirreko arkupeetan hasi zuten atzo Sotoko Hotsak jaialdia, Salir del Coche taldearen zuzenekoarekin.

Bero sargoria egiten zuen arren, dena eman zuten hiru taldekideek: Albertok, Jangitzek eta Lizardik. Iaz argitaratu zuten beren lehen diskoko (Ciudad de Polvo) abestiak jo zituzten. Bideoan duzue lagin bat.

Bi kontzertu antolatu ditu Sinuöse elkarteak 2025eko Sotoko Hotsak jaialdiaren barruan. Bi egunetan, bi kontzertu; biak kalean, eta estreinakoz, Maalako parkean haietako bat, Niña Coyote eta Chico Tornadok bariku gauean emango duena. (Koldo Soret taldekideari elkarrizketa)