Orain arte bi modalitatetan parte hartzeko aukera zegoen, Abentura eta Familia raidetan. Lehiakorragoa zen aurreneko hori antolatzeari laga eta bigarrengo horri eutsi diote, moldaketa batzuekin. Orientazio Raid Egun Herrikoia deitu diote formatu berriari. Herrigunean eta auzoetan barrena jokatuko dute proba irailaren 28an. Ez da proba lehiakorra izango; eta hortaz, denborarik ere ez dute hartuko.
Probaren hasieran mapak banatuko dizkiete parte hartzaileei, eta oinez edo korrika txikian, 10 kilometroko ibilbidean sakabanatuta dauden balizak jaso beharko dituzte; orientatzeko gaitasunak erabiliz, nahi duten bidetik. Mapan zehaztutako tokietan jokoan dauden puntuak eskuratu beharko dituzte. Horrez gainera, bidean proba bereziak osatu beharko dituzte, besteak beste, eskalada, rapelak, memorian eta norabidean oinarritutako orientazio probak, ezagutza probak eta antzerakoak. Bi ordu eta erdiko muga izango dute raida bukatzeko. Bi eta bost pertsona arteko taldetan jokatuko dute (horietatik bat, gutxienez, adinez nagusikoa).
Irailaren 27a da izena eman ahal izateko azken eguna, pertsonako 3 euro ordainduta. On-line eman behar da izena morkaiko.eus webgunean.
∞ Lotura duten albisteak:
- Aitor Anabitarte eta Jon Ander Pikaza bizkaitarrek irabazi dute Debabarreneko raida (20224-09-30)
- 166 lagunek hartu dute parte Debabarrena Orientazio Raidean (2023-06-19)
- Ia 200 lagunek hartu zuten parte Debabarrenako raidean (2022-09-21)
- Ia 200 lagunek hartu zuten parte Debabarrenako orientazio raidean (2019-05-30)
- Euskal Raid Aralar eta Sagondo taldeak nagusi Debabarrenako orientazio raidean (2018-06-07)
- Larrinaga-Intxaurrandieta eta Del Campo-Irastorza bikoteak gailendu dira Debabarreneko hirugarren raidean (2017-05-06)
- Gaizka Agirre eta Aaron Garmendia irabazle Debabarrena raidean eta Lariz eta Irazabal elgoibartarrak bigarren (2016-09-27)
- 37 bikotek hartu zuten parte Debabarreneko estreinako raid-ean (2015-09-28)