Txapelketak eta bertsoak izango dira protagonista gaur San Antolin jaietan

Barren 2025ko ira. 5a, 12:05

Dagoeneko tradizio bilakatu diren txapel eta oliba hezur jaurtitze txapelketekin berrekingo diete gaur Arriagako San Antolin jaiei.

Txapel jaurtiketaren 18. ekitaldia jokatuko dute 18:30etik aurrera eta hezur jaurtiketa txapelketaren 15. edizioa izango dena jokatuko dute ondoren. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak. "Gaurko planik onena, zatozte!", adierazi dute. Ohi moduan, Usatorre tabernak zuen aparkalekuan egingo dituzte txapelketak.

Iazkoan, Aitzol Urainek irabazi zuen txapel jaurtitze txapelketa errekor guztiak hautsiz. 35 metro egin zituen, eta epaileek lanak izan zituzten haren jaurtiketa neurtzeko ere.

Txapelketen ostean, bertsoek girotuko dituzte jaiak. Girotzen hasteko, bertso kalejira egingo dute 20:00etatik aurrera. Gero, 21:00etan bertso afaria egingo dute Iker Zebeldia eta Julio Soto bertsolariekin. Euskal Parrillak prestatuko duen afariaz gozatuko dute izena emandakoek. Gaur ere eskuratu daiteke afaritarako txartela, 35 euroan. 
Bertso afariaren ostean, musikak girotuko du jaia, karpa iuxten duten arte. 

Hona astebururako egitaraua: 

IRAILAK 5, BARIKUA

  • 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
    20:00 Bertso kalejira.
    21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia, Julio Sotorekin. Afaritarako tiketak salgai daude 30 euroan.
  • Ondoren, musika, karpa itxi arte.

IRAILAK 6, ZAPATUA

  • 16:30 Mus txapelketa.
  • 17:00 Umeentzako merienda.
  • 17:30 Tortilla txapelketa.
  • 18:00 Jolasak, sariekin.
  • 20:00 Tipi-tapa furgotruck-ean mokadutxoa jateko aukera.
  • 21:30 Kontzertua: Kitziki eta Jeizy's Tyros taldeekin.
  • 01:00 Txokolatada eta errifaren zozketa
  • Ondoren, musika, karpa itxi arte.