Jaiei hasiera emateko zuhaitz jartzea egin zuten astelehenean eta atzo, irailak 2, ospatu zuten saindariaren eguna. Ekitaldi bakarra egin zuten: San Antolin Eguneko prozesioa eta meza. Segidan, salda eta txorizoa banatu zuten gerturatu zirenei.
San Antolin jaietako ekitaldi nagusiak, baina, asteburuan izango dira. Zapatuan gainera, autobus zerbitzua egongo da Txarridunako errotondatik, 17:00etatik 02:00etara.
Honatx astebururako egitaraua:
IRAILAK 5, BARIKUA
- 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
- 20:00 Bertso kalejira.
- 21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Afaritarako tiketak salgai daude. Aurrez 30 euro; eguenean bertan: 35 euro.
- Ondoren, musika, karpa itxi arte.
IRAILAK 6, ZAPATUA
- 16:30 Mus txapelketa, Kaxeta elkartean.
- 17:00 Umeentzako merienda.
- 17:30 Tortilla txapelketa.
- 18:00 Jolasak, sariekin. Txinga eroatea, pultso lehiaketa...
- 20:00 Tipi-tapa furgotruck-ean mokadutxoa jateko aukera.
- 21:30 Kontzertua: Kitziki eta Jeizy's Tyros taldeekin.
- 01:00 Txokolatada eta errifaren zozketa
- Ondoren, musika, karpa itxi arte
*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala