Aldundiak hartu du bere gain Errezabal baserriaren eraisketaren kostua

Barren 2025ko ira. 3a, 14:37

Errezabal baserriaren eraisketa aurreikusita ez zegoen arren, ados jarri dira etxejabeak eta Udala eta atzo bota zuten eraikina.

Antolamenduz kanpo eta bizigarritasun baimenik gabe zegoen Errezabal baserria, baina hasiera batean ez zegoen etxea botatzerik aurreikusita. Hala ere, Errezabal egoitza eraikitzen ari diren lursailarekin mugakide dela-eta, obren zuzendaritzak Elgoibartako udalari ohartarazi zion baserri zaharra behera etortzeko arriskua zegoela lanek iraun bitartean. Udalak, orduan, etxejabeekin batzea erabaki zuen, eraikina eraisteko adostasun batera iristeko asmoarekin.

Bi aldeek lortu duten akordioaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu eraistearen eta ondorengo hondakinak kentzeari dagozkion kostuak. Lortu duten akordioa alde guztientzat ona dela azpimarratu dute Udaletik. "Udalarentzat eta aldundiarentzat ona da baserria eraitsi izana, arazorik eta arriskurik gabe egin ahal izango dituztelako orain erakuntza lanak, eta horiek amaitutakoan ingurunea atseginagoa izango da baserririk gabe. Jabeentzat ere onuragarria da lortu dugun akordioa, Aldundiak ordainduko dituelako gastuak eta ez dutelako gehiago arduratu beharko azken aldian arazoak eman dizkien erakinaz".

Gogora ekarri behar da Okupek hartu zutela etxea eta sute bat ere piztu zela joan den martxoan