21:40ak aldera piztu da sua, eta une honetan, 22:00ak pasatxo, suhiltzaileak etxe barruan ari dira, sua itzaltzeko lanetan. Hego haize indartsua dabil eta sua zabaltzeko arriskua areagotzen du horrek.
Sua zerk piztu duen ez dago argi momentuan, eta informazio gehiago eskuratu ahala osatuko dugu albistea. Etxe jabea ere bertan da, eta BARRENi jakinarazi dionez, azaroaz geroztik zegoen etxea okupatua. Bizigarritasun baimenik ez duela-eta, abisua emana zuen Ertzaintzan eta salaketa jarria ere bai, haren arabera, behin baino gehiagotan izan dira han ertzainak. Azaldu duenez, sarritan ohartarazia zuen etxebizitza horretan bizitzea arriskutsua zela. Argia eta ura kenduta zituen.
Ez da zauriturik egon eta okupa moduan bizi direnek suhiltzaileen lana jarraitu dute goiko errepidetik.