Kalamua elkarteak antolatzen duen gazta lehiaketan hamasei gaztagile lehiatu dira eta zortzi pasa dira finalera. Lehia estua izan dela azaldu dute epaimahaia osatu duen lagunek sari banaketa ekitaldian. Infernuko gaztak (Lekaroz, Nafarroa) jaso du puntuaziorik altuena, 317,5 puntu. Baztango gazta entsutetsuak lehiketa honen 2022ko eta 2023ko edizioak ere irabazi zituen. Bigarren sarirako lehia are estuagoa izan da, puntu kpuru bera jaso baitute Mauxitxakoek eta Aizpeakoek aurkeztutako gaztek. Berduinketa apurtzeko dastatzean Elgoibarko gaztak jaso ditu puntu gehiago eta hortaz, etxean geratu da bigarren saria. Itxurarik Onenaren Saria ere Mauxitxako gaztak jaso du, bigarren urtez jarraian, iaz ere eskuratu baitzuten herritarrek ematen duten sari hori. Herritarrek erabakitzen dute sari hori euren botoekin, gazta bakoitza norena den jakin gabe.
Sagardo onenak
Sagardo Txapelketa eta dastatzea egin dute Kalegoen plazan, Sallobente elkarteak antolatuta. Lehiaketaren 40. ekitaldiko irabazlea Aiako Izeta sagardotegia izan da, 132 puntu batuta. Bigarren saria Lizeaga sagardotegiak jaso du, 126 punturekin; eta hirugarrena Astigarragako Bereziartuak (124 puntu).
Herritarrak ere aritu dira plazan edan zitzaketen sagardo desberdinak epaitzen, baina beste modu batera. Basoa erosita nahi adina sagardo edateko aukera zuten eta txorizoa ere debalde banatu dute Sallobente elkartekoek.