Sanbartolomeak

Gazteenak eta zaharrenak izan dira jaietako zapia jartzen azkarrenak

Barren 2025ko abu. 23a, 16:11

Iaz jaiotako 72 elgoibartarrei ongi-etorria egin die Udalak jaietako Bezpera Egunean, eta udal agintariek herriko zaharrenei ere banatu dizkiete jaietako zapiak.

Iaz Elgoibarren jaiotako 72 ume eta euren gurasoak zeuden deituta udal ordezkariek eskaini dieten ongi-etorrira (iaz 70 izan ziren), eta horietako hainbatek hartu dute parte Aita Agirre Kulturgunean egin duten ekitaldian. Bi bertsozale gaztek eurei eskainitako bi bertso abestu ostean jantzi dute zapi gorria etorri berrienek.
Jaietako zapi gorria jantzen aurrenekoak, baina, San Lazaro egoitzako eta Eguneko Zentroko egoiliar eta beharginek izan dira. 10:30ean jaso dute agintarien bisita. 

Ofizialki, baina, Etxegina taldeko ordezkariek 13:00etan bota duten txupinazoarekin hasi dira aurtengo jaiak.