Joan den ekainaren 26an egin zuten ezhoiko batzarrean aurkeztu eta onartu zuten Jubilatuen Biltokia gidatuko duen zuzendaritza batzorde berria. Angeles Ortuoste Arana izango da presidentea. Hala, Ortuostek, 2023ko abuztutik zeregin horretan aritu den Lurdes Beneitezen lekua hartuko du. Orain arteko zuzendaritza taldea, 11 emakumeketa bi gizonek osatu dute, eta hamalau lagunek osatuko dute talde berria: hamar emakumek eta lau gizonek.
Javier Rodriguez Sanchez izango da presidente ordea, Nieves Loiola Zelaia idazkaria eta Mari Carmen Elustondo Oñederra diruzaina. Honakoak izango dira batzordekideak: Mari Jose Zubiaurre Leyaristi, Maria Soledad Zabala Ansuategui, Adolfo Madera Cambero, Javier Uriarte Bascaran, Zorione Elorza Garmendia, Carmen Oliveira Vietez, Francisco Revert Montiel, Julia Avila Sanchez eta Maria Picon Tauste (argazkian falta da).