Bertsotan Gixez bertso-trama antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak

Barren 2025ko uzt. 17a, 09:49

Lau bertsolari arituko dira kantuan barikuan Herriko Enparantzan, Bertsotan Gixez bertso-traman.

Uztailaren 23an jokatuko dituzten frontenis txapelketako finalekin amaituko dute Mendaron Gazte Asanbladakoek antolatutako udako programazioa, baina aurrez, barikurako (uztailak 18), Bertsotan Gixez bertso-trama dute iragarrita. Herriko Enparantzan izango da bertso saioa, 20:30ean hasita, eta lau bertsolari arituko dira kantuan: Aitor Zubikarai, Bittor Altube, Libe Goenaga eta Txaber Altube. Iazkoa da argazkia.