Trinitate eta San Joan jaien ostean, San Pedro jaiak iritsi dira, eta asteburuan ospatu zituzten auzoko festak Idotorben. Kanpai jotzearekin zabaldu zuten egitaraua, eta asteburuan zehar denetariko ekitaldiak izan dituzte. Jaiak eta lehia uztartu dituzte, eta izan dira ohiko mus eta bolo txapelketak ere. Luis Kortaberria eta Iñaki Manzisidor izan ziren mus txapelketako irabazleak, eta bolotan Xabi Arrizabalaga izan zen onena. Prozesioa, Haritz dantza taldearen emanaldia eta umeentzako jolasak ere ez ziren falta izan.
Errifaren zozketa
Errifaren zozketan 2700 izan da lehen sariko zenbaki irabazlea eta dagoeneko agertu da irabazlea: Agurtzane Unamunok eta haren alaba Ainhize Aristondok eskuratu dute janariz beteriko orgatila. Bigarren saria 3086 zenbakiari egokitu zaio (ordezkoa, 3221).
Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala eta Idotorbeko jai batzordea