San Joan Eguna ospatu zuten atzo Altzolan. Meza eta prozesioa egin zituzten goizean, eta arratsaldean sardina janarekin amaitu zituzten jaiak. Elgoibarko Jubilatuen Biltokikoek prestatu zituzten sardinak eta 80 bat lagun elkartu ziren. Altzolako jai batzordeko kideek eskerrak eman dizkiete jaietan parte hartu duten lagun guztiei. Festak giro onean joan direla aipatu dute eta bitxikerien artean, Txus eta Isleny auzotarrak jaien barruan ezkondu zirela esan dute.
Urte askoan sona handia izan zuten sanjoanek Altzolan, baina azken urteetan galduta ere egon da jaiak ospatzeko ohitura.
Otarraren zozketa
Alzola Basque Water, Galle-tiak-ek eta Surya belardendak emandako produktuekin osatutako otarra ere zozkatu dute jaietan eta 0791 zenbakia izan zen saritua, eta agertu da txartel sarituaren jabea: Juan Mari Iriondo.
Aurtengo Altzolako jaietako argazki bilduma: