San Pedro Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Idotorben

Barren 2025ko eka. 26a, 12:05

Jarraian joan dira trinitateak, Urruzunoko jaiak, San Joanak... eta San Pedro jaiak ere hemen dira.

Ekainaren 29an da San Pedro Eguna, eta horren bueltan antolatuko dituzte jaiak aurten ere Idotorben.

Asteburu osorako ekintzak prestatu dituzte auzotarrek. Zapatu eguerdian hasiko dituzte festak kanpai jotzearekin, eta DJ festak emango dio goizaldera egunari amaiera. Domekan, berriz, prozesioarekin hasiko dute eguna eta arratsaldean umeentzako jolasak izango dira protagonista. 

Egitaraua:

28 ZAPATUA

  • 12:00 Kanpai jotzea eta jaien hasiera.
  • 17:00 Mus txapelketa. Bikoteko 25 euro ordaindu behar dira.  
  • 19:00 Pintxo poteoa, trikitilariekin.   
  • 20:30 Lagunarteko afaria, San Pedro elkartean. 35 euro pertsonako. 
  • 22:00 Dj festa, Xabifest DJak girotuta, goizaldera arte. 

29 DOMEKA

  • 10:00 Prozesioa eta meza. 
  • 12:00 Luntza, Maite Gourmeten eskutik.     
  • 12:00 Musika.  
  • 13:00 Bolo txapelketa. 10 euro pertsonako. 
  • 14:30 Auzokideen bazkaria, trikitilariek girotuta. 
  • 16:00 Pailazoak. 
  • 17:30 Haurrentzako jolasak. 
  • 18:30 Pintxo poteoa, trikitilariekin.
  • Ondoren, errifaren zozketa.