Zabalik dago Mintxetan egingo duten Akuatloirako izena emateko epea

Barren 2025ko eka. 5a, 16:10

Iaz estreinakoz egin zuten Akuatloiko irudia. Arg: Elgoibarko Igeriketa Taldea.

Akuatloia antolatu du Elgoibar Igeriketa Taldeak bigarrengoz. Estreinakoa Olaizagan egin zuten iaz, baina bigarrena Mintxetan izango dela da aurtengo berrikuntza nagusia, aire libreko igerilekuak irekiko dituzten egunean.

Partaideek igeriketa eta korrika probak osatu beharko dituzte Mintxetako igerileku handian eta atletismo pistan, "uretan eta lurrean dituzten gaitasunak uztartuz", antolatzaileen esanetan. Akuatloian 2009tik 2016ra bitartean jaiotakoek hartu dezakete parte, eta adin tarte bakoitzak bere probak izango ditu. "Igerian hasi, korrika jarraitu eta igeri egiten bukatuko dute partaidek, beraz, erronka berriak maite dituztenentzat aukera paregabea izango da, kirol diziplina biak konbinatuz norbere burua probatzeko". 

Ekainaren 14an izango da Akuatloia, aire libreko igerilekuak zabalduko dituzten egunean eta 10:00etan hasiko da ekitaldia. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Mintxetan izango denez, Mintxeta Atletismo Taldeko kideak ere gonbidatu dituzte parte hartzera. "Iaz harrera bikaina eduki zuen eta aurten ere hala izatea gustatuko litzaiguke", adierazi dute. 

Izena emateko honako galdetegia bete behar da.

Hona ibilbidea eta kategoria bakoitzekoek egin beharreko distantziei burzko informazioa: