Igerilekuan igerian egin eta gero Olaizaga kiroldegi inguruan prestatu zuten zirkuituan korrika egin behar zuten parte hartzaileek, benjamin eta infantil mailako gaztetxoek. Distantzia desberdinetan aritu ziren, adinaren arabera. Lehiaketa izan bazen ere, lehiakideen artean sortu zen giro ona eta gaztetxoek erakutsi zuten motibazioa nabarmendu dituzte antolatzaileek lehiaren gainetik, eta ez dute sailkapenen berri ere eman. Lehen esperientzia honen balorazio "oso positiboa" egin dute Elgoibarko Igeriketa Taldekoek, eta esan dutenez dagoeneko hasiak dira hurrengo edizioen antolakuntzan pentsatzen. "Familiek eta bolondresen parte-hartzea eskertu nahi dugu Igeriketa Taldetik, izan ere, hurrengo edizioak antolatzeko ilusioa pizteko ezinbestekoak dira".
Igerileku berrien sabaian dagoen aparkalekuan egin zuten sari banaketa ekitaldia eta mokadu baten bueltan amaitu zen estreinako Elgoibarko Akuatloia.
*Argazkiak: Joserra Cabrera.