Mintxetako igerilekuen irekiera aurreratu eta itxiera atzeratu zituzten iaz, eta lau hilabetez egon ziren zabalik. Aurten, aldiz, aurreko formatora bueltatu eta hiru hilabetez zabalduko dituzte, ekainaren 14tik irailaren 14ra iraungo du bainu denboraldiak Mintxetan. Iazko denboraldian eguraldiak eragin nabarmena eduki zuen erabiltzaile kopuruan.
Akuatloia eta dantza urbanoak
Irekiera egunerako jarduera bereziak antolatu dituzte. Batetik, dantza urbanoak edo kaleko dantzak erakustea helburu duen ikastaroa emango dute, 17:00etatik aurrera igerilekuetako berdegunean. Saioa irekia izango da, eta bertan daudenek parte hartu ahal izango dute, debalde. Bestetik, Goozen Igeriketa Taldeak antolatuta, akuatloia egingo dute igerilekuan eta atletismoko pistan. Kirola eta jolasa uztartuko dituen ekimena izango dela aurreratu dute.
Igerilekuak erabiltzeko ordutegia eta prezioak
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara egongo dira zabalik Mintxetako igerilekuak eta ur parkea; eta, asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 20:30etara. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko dute.
Sarrerak eta abonuen prezioak
• Sarrera arruntak
o <18 urte: 4,50 €
o =18 urte: 6,50 €
o 5 sarrerako bonua <18: 20,00 €
o 5 sarrerako bonua =18: 30,00 €
• Udako abonamenduak (Mintxetako igerilekuetarako)
o Banakakoa <18 urte: 93,00 €
o Banakakoa =18 urte: 103,00 €
o Jubilatua (>60 urte): 93,00 €
o Jubilatu familiarraren abonua (>60 urte): 171,00 €
o Ikasleak: 86,00 €
o Abonu familiarrak: 206,00 €
o Behar bereziak dituzten pertsonak: 93,00 €
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2024: 40.210
- 2023: 47.400
- 2022: 47.000
- 2021: 41.500
- 2020: 27.000
- 2019: 43.000
- 2018: 42.000
- 2017: 34.000
- 2016: 40.411
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000