40 bat taldek eman dute izena 3x3 saskibaloi txapelketan

Barren 2025ko eka. 5a, 10:35

2023an Lekuederren egin zuten 3x3 txapelketako irudia.

Infantil, kadete eta senior mailako 40 bat talde arituko dira lehian Elgoibarko Saskibaloi Taldeak antolatu duen 3x3 saskibaloi txapelketan.

Taldetik jakinarazi dutenez, 37 talde daude izena emanda, momentuz. Elgoibarko taldeez gain, Durango, Bergara, Eibar edo Zarautzekoek ere eman dute izena txapelketaren hirugarren edizioan parte hartzeko.

Partidak 9:00etan edo 9:30ean hasiko dituzte, azken parte hartze kopuruaren arabera erabakiko dute. Lekuederren jokatuko dituzte partidak, eta beharra badute Kalegoen plazan ere ipiniko dute saskibaloi kantxa bat. Euria egingo balu, kiroldegian jokatuko dute. 

Txapelketaren estreinako edizioa Lekuederreko saskibaloi kantxan jokatu zuten, eta iazkoa ere bertan egitekoak ziren arren, euriagatik Olaizaga kiroldegira lekualdatu behar izan zuten.