Elgoibarko taldeez gainera, Mendaro, Deba, Eibar eta Bergarako taldeek ere eman zuten izena 3x3 txapelketan. Senior gizonezkoen mailan Eñaut’s taldea gailendu zen eta Euskal Stars taldea gazteen mailan, biak Elgoibarko jokalariz osatutako taldeak. Emakumezkoetan eibartarrez osatutako Katu Kale taldea izan zen irabazlea. Gizonezkoen senior mailan hamasehi talde lehiatu ziren, sei talde gazteen mailan eta hiru emakumezkoenean.
Iaz moduan Kalebarren plazako kantxan jokatu ezin izanaren pena dute antolatzaileek, baina osterantzean pozik dira txapelketan bizi izandako giroarekin. Arratsaldean Ellie Jensen eta Dani taldeek Maalan eman zuten kontzertuarekin izan zuen segida saskibaloi zaleen festak.
*Argazkiak: Elgoibar Saskibaloi Taldea eta Mikel Askasibar.