Saskibaloia ezagutzera eman eta Olaizaga kiroldegiko kantxatik plazara ateratzea zen 3x3 sakibaloi txapelketako antolatzaileen asmoa, eta pozik dira estreinako ekitaldi honek izan duen harrerarekin. Hamazazpi talde lehiatu ziren hiru kategoriatan: senior, kadete eta infantilak. "Oso pozik gaude proba modura antolatu dugun lehen esperientzia honekin eta dagoeneko hasi gara pentsatzen nola antolatu hurrengo urtekoa ere, emakumezkoen taldeek ere parte hartzea gustatuko litzaigukeelako bigarren ekitaldian", adierazi du Carloz Lahozek. Hain justu, bera izan zen lehen txapelketa honetako irabazlea, Richard Aranzabalekin eta Mariano Alvarezekin batera Dinamo Kalimotxo taldea osatu baitzuten. Kadete mailan Baju izeneko taldea gailendu zen. Aitor Aranzabal, Josu Alvarez, Beñat Rementeriak eta Mikel Urteagak osatu zuten talde. Infantil mailako taldeen arteko lehian Turtoneitoneitors taldeak (Oihan Estevez, Paul Hernandez, Alex Hernandez eta Paul Galan) izan zen irabazlea.
3x3 txapelketaren ostean, jaurtiketa txapelketa bat ere jokatu zuten, eta Glooka taldea nagusitu zen, Iñigo Sastrek, Ibai Aranzabalek eta Mikel Lahozek osatutako taldea. Kirol ekitaldiari amaiera emateko bazkaria egin zuten 40 bat lagunek.
Argazkiak: Jabi Leon.