Jakinarazi dutenez, agertu dira zenbaki irabazleen jabeak. Telebista bat jaso du 599 zenbakiaren jabeak eta herriko baserrietako produktuz osatutako otarra 904 zenbakiaren jabeak. Txosnan eta errifen bitartez batutako dirua Altzolako dinamika berreskuratzeko erabiliko dutela jakinarazi dute elkartetik. Era berean, Altzolako tren geltokiaren aldeko sinadurak biltzen ere aritu ziren maiatzeko azken zapatuko ferian. Txosnara gerturatu ziren herritar guztiei eskerrak eman dizkiete.
Argazkiak: Altzolako auzo elkartea