Hiru hamarkada baino gehiago goren mailatik urrun egon eta gero, Asobal ligan arituko da Alacanteko taldea, Espainiako maila nagusian. Zilarrezko ligan lehen postuan amaitu dute denboraldia, eta mailaz igo dira, zuzenean. Joan zen zapatuan Burgosen jokatu zuten partida erabakigarria UBU San Pablo taldearen aurka, eta 32-35 irabazita sailkapeneko lehen postua -eta igoera- ziurtatu zituzten. Iaz playoffetarako sailkatu zen Eon Alicante taldea, baina Villa de Aranda taldeak kanporatu zuen. Aurten igoera kanporaketetatik pasa gabe lortu nahi zuten igoera, zuzenean, eta lortu dute.
Defentsako lanean taldeko zutabeetako bat da 2,04 metroko garaiera duen Julen Urruzola (Elgoibar, 2002), eta Burgosen aurkako neurketan ere jarri zuen bere alea. Etxetik kanpo jokatu arren, zaleen babesik ez zitzaion falta izan Urruzolari, animoak ematera lagunak joan baizitzaizkion Elgoibartik Burgosera. Elkarrekin ospatu zuten titulua, eta igoera lortu izana (argazkian).
Urruzola Irungo C.D. Bidasoa eskubaloi taldeak lagata iritsi zen EON Horneo Alicante taldeara, 2023ko udan. Lehen denboraldiaren ostean, bi denboralditarako kontratua eskaini zion Alacanteko taldeak eta onartzea erabaki zuen jokalariak. Bistan da ez zela hartutako erabakiaz damutuko. Bidasoan ez zituen minutuak pilatu eta goi mailako eskubaloian eskarmentua hartzeaz gainera, igoera bat barrutik bizitzeko aukera izan duelako eta heldutasun handiagoarekin itzuliko delako Asobal Ligara.