Adin guztietako lagunek har dezakete parte, hiru edo lau kidetako taldeak osatuta. Izena emateko 618 259 339 telefono zenbakira deitu behar da edo taldekoen Instagramen duten kontura (elgoibast) idatzi. E-posta ere badute eurekin harremanetan jartzeko: elgoibarsb@gmail.com
Txapelketaren estreinako edizioa Lekuederreko saskibaloi kantxan jokatu zuten, eta iazkoa ere bertan egitekoak ziren arren, euriagatik Olaizaga kiroldegira lekualdatu behar izan zuten. Aurtengoa, eguraldiak laguntzen badu, Kalegoen plazan izango dela jakinarazi dute.
Elgoibarko taldeez gainera, Mendaro, Deba, Eibar eta Bergarako taldeek ere hartu zuten parte iazkoan. Senior gizonezkoen mailan Eñaut’s taldea gailendu zen eta Euskal Stars taldea gazteen mailan, biak Elgoibarko jokalariz osatutako taldeak. Emakumezkoetan eibartarrez osatutako Katu Kale taldea izan zen irabazlea. Gizonezkoen senior mailan hamasei talde lehiatu ziren, sei talde gazteen mailan eta hiru emakumezkoenean.