Hamaiketakoa, San Isidroren omenez

Barren 2025ko mai. 15a, 15:28

Baserritarren eguna da gaur, maiatzak 15, eta Elgoibarko Udalak herriko baserrietako produktuekin osatutako hamaiketakoa banatu du goizean.

San Isidro eguneko ospakizunarekin bat egin du Udalak, eta herritarrentzako hamaiketakoa antolatu du estreinakoz. Udaletxeko arkupeetan egin dute, eta bertaratu diren herritarrek bertoko baserrietako gazta, ogia; eta salda eta txorizoa dastatu ahal izan dute debalde. Brigadako beharginak aritu dira jan-edana banatzen. Egon da hamaiketakoa Euskaraldiagatik al zen galdetu duenik ere, baina hori arratsaldean izango da.