Aste Santuko etenaldiaren ostean, Elgoibarren jokatu zuten Gipuzkoako txapelketaren jardunaldi berria. Elgeta taldeko Ion Aransolok irabazi zuen tiraldia, 8 txirlo botata (argazkian bolarekin).
Elgoibarko bolarien artean, Xabier Arrizabalagak eta Jabier Osorok lortu zituzten emaitzarik onenak. Arrizabalagak hirugarren postua lortu zuen sei txirlo botata, bigarren egin zuen Garikoitz Rodriguez eibartarrarekin berdinduta. Osoro, berriz, bosgarren postuan sailkatu zen, bost txirlo botata. Hurrengo jardunaldia, zazpigarrena, Soraluzeko Ezoziko bolatokian izango da, maiatzaren 10ean. Hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren 54. edizioak eta Elgoibarren jokatu dituzte horietako bi, Aiastian eta Idotorben.
Hona Idotorbeko tiraldiko sailkapena:
1. Ion Aransolo (Elgeta)............................8 txirlo
2. Garikoitz Rodriguez (Asola berri)..........6
3. Xabier Arrizabalaga (San Migel)............6
4. Bittor Astigarraga (Elgeta) ...................6
5. Jabier Osoro (San Migel) ...................5
6. Juanjo Uranga (Lastur) ........................5