Gorka Etxaniz azkoitiarrak irabazi du Aiastiako bola-jokoa

Barren 2025ko mar. 25a, 17:02

Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten zapatuan Aiastiako bolatokian, eta Floreaga taldeko Gorka Etxaniz azkoitiarra izan zen irabazlea. Taldeka San Migel (irudian) dago sailkapen buru.

Hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren 54. edizioak eta Elgoibarren jokatu zuten bigarren jardunaldia. Gorka Etxanizek 8 txirlo bota zituen hiru jaurtialdietan, San Andres taldeko Oier Azumendik lortu zuen marka berbera, baina Etxanizentzat izan zen garaipena. Asola Berriko Sergio Rodriguez sailkatu zen hirugarren postuan, 6 txirlo botata. 
Hona lehen sei sailkatuak:

  1. Gorka Etxaniz (Floreaga)...............8 txirlo
  2. Oier Azumendi (San Andres)........8 txirlo
  3. Sergio Rodrigez (Asola Berri)........6 txirlo
  4. Sebas Aranzabal (Elgeta)..............6 txirlo
  5. Jose Muñoz (Floreaga).................6 txirlo
  6. Xabier Loiola (San Migel).............5 txirlo

Sailkapenak

Lehen bi jardunaldiak jokatu ostean, Oier Azumendi dago sailkapen nagusiko lehen postuan, 11 punturekin. Javier Osoro elgoibartarra dago bigarren, Soraluzen lortutako garaipenari esker, 9 punturekin.

Taldeka San Migel A taldea dago lehen postuan, 27 punturekin, Asola Berri A taldeak baino bi gehiago. Bikoteka San Andres B taldeko Lander Odiaga eta Oier Azumendirentzat da lehen postua, eta Javier Osoro eta Unai Loiola elgoibartarrak hirugarren postuan daude behin behineko sailkapen nagusian. 

Gipuzkoako txapelketako hirugarren tiraldia Bergarako San Joxepeko bolatokian egingo dute, martxoaren 29an (17:00).

Aiastiako tiraldiko lehen sei dsailkatuak Angel Ibarluzearekin.