Javier Osorok irabazi du Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren lehen jardunaldia

Barren 2025ko mar. 17a, 15:16

Javier Osoro jaurtialdietako batean. Arg: Egoitz Unamuno / Pil Pilean

Hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren 54. edizioak, eta Elgoibarren jokatuko dituzte horietako bi; lehena zapatuan Aiastiako bolatokian.

Soraluzeko San Andres auzoko bolatokian hasi zuten bolariek Gipuzkoako txapelketa, zapatu arratsaldean. Neguko giroarekin jokatu zuten tiraldia, elurra ere egin baitzien eta demaseko hotza. 70 bolarik hartu zuten parte eta San Migel taldeko Javier Osori izan zen guztietan onena, 6 txirlo botata. Eibarko Asola Berri taldeko Anartz Estebanek ere 6 txirlo bota zituen baina bigarren postuan sailkatu zen. Hona sailkapena:

  1. Javier Osoro (San Migel). 6 txirlo.
  2. Anartz Esteban (Asola Berri). 6 txirlo.
  3. Jon Aransolo (San Joxepe). 4 txirlo.
  4. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri). 4 txirlo. 
  5. Bittor Ugarteburu (Asola Berri). 4 txirlo.
  6. Erik Muñoz (Floreaga). 4 txirlo. 

Hurrengo tiraldia Aiastian

Txapelketako bigarren jardunaldia martxoaren 22an jokatuko dute, Aiastiako bolatokian, 17:00etatik aurrera. Bezperan, bariku gauean ere egingo dute tiraldia Aiastiako bolatokian, 23:00etatik aurrera, euro bat ordainduta.

Txapelketako beste tiraldi bat ere jokatuko dute Elgoibarren, seigarren jardunaldiari dagokiona, apirilaren 26an, Idotorbeko bolatokian. 

Irudiak: Egoitz Unamuno / Pil Pilean.