Jose Gurrutxaga krosaren laburpen-bideoa

Barren 2025ko api. 8a, 18:13

700 lagun aritu ziren antxitxika Jose Gurrutxaga krosaren barruan jokatu zittuzten hamalau lasterketetan.

Aurten, estreinakoz, Haur Hezkuntzako neska-mutilek ere egin zuten saltaka Jose Gurrutxaga krosaren 30. ekitaldian. San Bartolome kale erditik plazara arte egin zuten korrika saioa herriko txikienek eta hainbat gurasok. Gero, txikienetatik koskortuetagora, dozenaka neska-mutil aritu ziren korrika laburpen-bideoan ikus dezakezuen moduan.

Aurtengo ekitaldia, gainera, Kilometroak jaiaren testuinguruan ospatu zuten.