Jose Gurrutxagaren izena daraman krosaren 30. edizioa egin dute gaur goizean Elgoibarren, eta 700 bat lagunek hartu dute parte. Kilometroak jaiaren testuinguruan egin dute gaurkoa ekimena, eta berezia izan da. HHko umeek ere izan dute estreinakoz beraien korrikaldia egiteko aukera, eta herri bazkariarekin emango diote jaiari amaiera.