Euskarara saltoka amaitu zuen kros eguna Ikastolako Komunitateak

Barren 2025ko api. 8a, 09:31

Kilometroak jaiaren testuinguruan ospatu zuen Ikastolako komunitateak domekan Jose Gurrutxaga krosa, eta euskarara saltoka eman zioten amaiera egunari. 

Kilometroak jaiaren barruan antolatu dute aurten Jose Gurrutxaga krosa, eta berrikuntzak izan ditu: herri bazkaria egin zuten elizako arkupeetan 250 lagunek, eta bazkalostean bingo musikatua egin zuten, euskal abestien erritmora. Egunari amaiera soka saltoan eman zioten. Salto saltoka da Kilometroetarako aukeratu duten leloa, eta ehun bat helduk euskarara salto egitea dute helburu.