Inauteriak

Birakauteriak ikuskizuna egin dute, dragoi eta guzti

Barren 2025ko mar. 4a, 21:28

Mugak gainditzen dituen jaia da inauteriena. Mexikoko eta Euskal Inauterietako kolore eta jantziekin hasi ziren Elgoibarko inauteriak, eta txinatarren dragoiarekin amaitu dira gaur.

Inauteriei azkena gaur eman zaie gurean, inauterietako martitzenarekin. Azken urteetan moduan, gaztetxoenek eta zaharrenek gozatu dute gaurko egunez. Gora Bihotzak ikuskizun musikalarekin aritu dira dantzan gaztetxoenak Maalan eta jubilatuen biltokira batutakoekl ere gogotik egin dute dantzan. 
Aurtengo berritasuna, baina, Biraka dantza taldekoek egin duten Birakauteriak ikuskizuna izan da. Mauxitxa txarangakoen eta erraldoiek laguntzaz kalejiran egin dute Maalatik Kalegoen plazara arteko bidea eta 22 hankako txinatar dragoia izan da kalejira gidatu duena. Plazara ailegatu direnean dantza saioa egin dute Birakako dantzariek.

*Argazkiak: BARREN eta MikelAskasibar/Elgoibarko Udala

Erlazionatuak