Inauteriak

Euskal Inauteriak, bideoan

Barren 2025eko martxoaren 1a

Inauterietako barikuetan egin ohi duten moduan, Euskal Inauteriak antzeztu dituzte Elgoibar Ikastolako ikasleek eta irakasleek herriko kaleetan.

Gaurkoan bereziagoa izan da euskal inauterietako kalejira, Kilometroak jaiaren harira, eta herriko dultzaineroen laguntza ere eduki dute, eta baita herriko bi erraldoirena ere, euskal inauterietako jantzi eta guzti gainera. Horrez gainera, Elgoibar Ikastolan 37 urtean musika irakasle izandako Regina Arrieta omendu dute, Euskal Inauteriak sustatzeko eginiko ekarpenagatik.