Inauteriak

Bideoa: Eguen Zuri Eguneko kalejira eta kontzertua

Barren 2025eko otsailaren 28a

Musika eskolak hasi ditu inauteriak Elgoibarren. Mexikoko musikaz girotu dituzte kaleak eta hango dantzak dantzatu Kalegoen plazatik Maalara bitartean egin duten kalejiran.

Maalara ailegatu direnean kontzertua eman dute Inazio Bereziartua eskolako koruek eta musikariek.