Inauteriak

2025eko Euskal Inauteriak, irudietan

Barren 2025ko ots. 28a, 17:57

Zapore mexikarra izan zuen atzo Eguen Zuri Egunak; eta, euskal inauterietako pertsonaiek hartu dituzte gaur kaleak, inauterietako ostiral mehe egunean.

Inauterietako barikuetan egin ohi duten moduan, Euskal Inauteriak irudikatu dituzte Elgoibar Ikastolako ikasleek eta irakasleek herriko kaleetan. Ikastetxetik hasi dute kalejira eta herriko gune desberdinetan egin dituzte geldialdiak, dantza saioak egiteko. Maalan gelditu dira txikienak eta Kalebarrenen eta Lekuederren dantza egin dute ikasle nagusiagoek. Kalegoen plazan batu dira berriro guztiak. 

Gaurkoan bereziagoa izan da euskal inauterietako kalejira, Kilometroak jaiaren harira, eta herriko dultzaineroen laguntza ere eduki dute, eta baita herriko bi erraldoirena ere, euskal inauterietako jantzi eta guzti gainera.