Zortzigarren lehiaketa izan da aurtengoa eta 'Bruna, gure laguna' gaian oinarritutako orri-markagailuak sortu behar zituzten partaideek. Paula Heras egur tailerreko irakasleak, Ane San Martin arte tailerreko irakasleak eta Gemma Monreal margolari elgoibartarrak osatuko dute epaimahaia, eta kategoria bakoitzeko diseinu irabazle bat hautatuko dute.
Lehenengo mailan, Gonzalo Castro Castroren (LH1) lan bat saritu dute eta, bigarren mailan, Adan Leon Cancarena (LH6). Gaur jaso dute saria, Txankakuaren 150 euroko bale bana.
Sarituen lanak orri-markagailu bihurtu ditu Gotzon Garate udal liburutegiak, eta Bruna ipuina ezagutarazteko kanpainan parte hartu zuten dendetan ere eskuratu ahal izango dira.