Bruna, gure laguna da izango da 8. Orri-markagailu lehiaketako gaia, eta parte-hartzaileek esaldi hori islatzen duen irudi original bat irudikatu beharko dute. Diseinuak lema badu, ilustrazioan integratuta egon beharko da eta orri-markagailuaren neurriak 210 milimetroko luzera eta 50 milimetroko zabalera izango dute, eta paperean edo formatu digitalean (PDF) aurkeztu ahal izango dira.
Lanak Gotzon Garate Udal Liburutegian entregatu beharko dira edo posta elektronikoz bidali liburutegia@elgoibar.eus helbidera. Bi kasuetan, ezinbestekoa izango da parte-hartzailearen izena, abizenak eta kurtsoa adieraztea. Aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 31n amaituko da.
Paula Heras egur tailerreko irakasleak, Ane San Martin arte tailerreko irakasleak eta Gemma Monreal margolari elgoibartarrak osatuko dute epaimahaia, eta kategoria bakoitzeko diseinu irabazle bat hautatuko dute. Maila bakoitzeko sarituek Txankakuaren 150 euroko bale bana jasoko dute, eta lan saritua Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2025erako argitaratuko duen orri-markagailuan agertuko da.
Iazkoan Luka Garate Bastida (LH2) eta Laiene Ibirriaga Izagirre (LH6) izan ziren irabazleak (beheko argazkiak alkatearekin, saria jasotzen)