Bruna ipuinari bizia ematearena talde artistiko baten lana izan dela azpimarratu zuten atzo, abenduaren 3an, eginiko prentsaurreko agerraldian. Honako hauek hartu zuten hitza azalpenak emateko: Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak, Jasone Osoro idazleak, Judith Piella ilustratzaileak, Mikel Gurrutxaga Gaztelekuko ordezkariak, Mario Etxebarria diseinatzaileak, Idama ileapaindegiko Bidatzek eta ekonomia sustapeneko zinegotzi Ariana Nogalesek.
Jasone Osoro idazle elgoibartarrak, helduentzako eta gazteentzako liburu ugariren egileak, eman dio bizitza Brunari, eta Judith Piella ilustratzaile kataluniarrak sortu ditu irudiak. Garazi Ayesta kazetari elgoibartarrak ahotsa jarri dio, eta Gaztelekuko gazteak Brunaren lagun bilakatu dira. Irudiak 3D formatuan sortzea eta eskaparateak atontzeaz Mario Etxebarria arduratu da. Elgoibarrerako espreski sortutako ipuina da, eta protagonistaren abentura guztiak herriko txokoetan girotuta daude. Kapituloka kontatuko dute istorioa, 16 esparatetan zehar. Erakusleiho magikoak dira, eskua kristalean jarrita aktibatuko direnak. QR kode baten bidez sakelako telefonoan entzun ahal izango da kapitulu bakoitza.
Parte hartu duten erakusleihoak
16 erakusleiho magikotan zehar kontatuko dute ipuina, ongorengo hurrenkeran:
Ipuinaren kapituluak irudikatzen dituzten erakusleihoek Elgoibarko erdigunean daude banatuta, eta honako hauek izango dira:
- Arauri – 1. kapitulua
- Darama – 2. kapitulua
- Cristina García – 3. kapitulua
- Nº1 en Zapatillas – 4. kapitulua
- Astigarraga – 5. kapitulua
- María Urizar – 6. kapitulua
- G&M – 7. kapitulua
- Txillarre – 8. kapitulua
- Doña Mercedes Gozotegia – 9. kapitulua
- Barrutia – 10. kapitulua
- Ecennarro – 11. kapitulua
- Karkizano – 12. kapitulua
- Eizagirre – 13. kapitulua
- Uzuri – 14. kapitulua
- Doña Mercedes Okindegia – 15. kapitulua
- Aranburu-Roteta – 16. kapitulua
Gainera, erakusleiho osagarriak jarriko dituzte elementu nabarmenekin, hala nola ipuinaren maparekin edo Brunaren ilustrazioekin.
- AGURTZANE: Ipuinaren mapa
- IDAMA: Bruna
- SURYA BELAR DENDA: Gaztelekua
- PITXINTXU: Judit Piella
- LA BERMEANA: Garazi Ayesta
- MASUMIS: Jasone Osoro
- BIZKOR: Telmo
- FARMAZABAL: Alai
- LAGUNAK: Ara
- OLAIA MATINEZ: Aia
- KIMA: Gazta tarta