Martitzenean jarriko dute martxan Artekaleko igogailu publiko berria

Barren 2025ko ots. 17a, 13:05

Beharginak azken ukituak ematen bihar zabalduko duten igigailuan.

Amaitzear daude Artekale kalean zeuden eskailera mekanikoak kendu eta igogailu publikoa jartzeko lanak.

Udaletik jakitera eman dutenez, martitzen eguerditik aurrera egongo da azpiegitura berria erabiltzeko aukera. Joan den maiatzaren 27an hasi zituzten igogailu publikoa eraikitzeko lanak, eta uste zutena baino gehiago luzatu dira, ustekabeen eta material jakin batzuen horniduraren atzerapenaren ondorioz. Igogailua ipini aurretik, bertan zeuden eskailera mekanikoak kendu zituzten.

Arkhiru Arkitektoak Elgoibarko enpresak diseinatutako igogailuak hormigoizko eta beirazko egitura handi bat du. Igogailua jartzeko lanok  247.901,63 euroko aurrekontua eduki dute (BEZ gabe).