Elgoibarko Udalak jakinarazi du Olaizaga kiroldegiko igerileku zaharraren teilatua berritzeko eta Artekale kalean igogailua eraikitzeko obrak atzeratzen ari direla, hainbat arrazoi direla medio. Besteak beste azladu dute hainbat egokitzapen egin behar izan dituztela proiektuetan, ustekabeen eta material jakin batzuen horniduraren atzerapenaren ondorioz. Ezusteko horien ondorioz, gauzatze-fase batzuk berriro programatu behar izan dituzte, eta hasieran ezarritako epeak luzatu egin dituzte. Hala ere, ez dute amaiera data berririk eman.
Olaizaga kiroldegiko teilatua berritzeko proiektuaren helburua egoera txarrean zegoen jatorrizko metalezko estalkia ordezkatzea da. Bestalde, Artekalen igogailua eraikitzeak Bernardo Ezenarro eta Artekale kaleen arteko irisgarritasuna hobetzea du helburu.