Urtarrilaren 7an egin zuten zozketa eta saritutako zenbakien jabeek otsailaren 7ra arteko epea zuten txartelak aurkezteko. Hamazortzi sari zozkatu zituzten guztira, baina banatzeke laga dituzte zazpi, ez baita agertu saritutako zenbakiaren jabea ez eta erreserbakoarena ere.
Irantzu Berasalucerentzat eta Lucy Jenningsentzat izan dira sari nagusiak, 500 euroko bi sariak. Gainerakoak 100 euroko sariak ziren. Hona irabazleen zerrenda.
Txankakuak Eguberrietako kanpainaren baitan zozkatu zituen 3.000 euroak.