Txankakuako zozketako sari nagusiak agertu dira, baina agertzeke jarraitzen dute zazpi zenbaki saridunen jabeek

Barren 2025ko urt. 30a, 12:23

Txankakua merkatari elkarteak 3.000 euro zozkatu zituen Eguberrietako zozketan, eta saritutako zenbakien jabeek otsailaren 7ra arteko epea dute saria jasotzeko.

Eguberrietako kanpainaren baitan, Txankakuak 3.000 euro zozkatu zituen, eta urtarrilaren 7an jakinarazi zituzten zenbaki sarituak. Dagoeneko agertu dira bi sari nagusien 500 euroko bi sari, jabeak; baina, beste hamasei sari ere zozkatu zituen Txankakuak, bakoitza 100 eurokoa, eta horietako zazpi oraindik ez direla agertu jakinarazi dute merkatarien elkarteko arduradunek. Bezeroei txartelak begiratzeko eskatu diete.

Oraindik zenbaki hauek ez dira agertu (*tatxatuta daudenak agertu dira):