Sei saski zozkatu eta 3.000 euro banatuko ditu Txankakuak Eguberrietako kanpainan

Barren 2024ko abe. 3a, 16:41

Txankakua merkatari elkarteko ordezkariak, Eguberrietan bezeroen artean zozkatuko dituzten saskiak aurrean dituztela. BARREN

Txankakua Merkatari Elkarteak aurkeztu du Eguberrietako kanpaina, eta aurten 3.000 euro banatuko ditu saritan, aurreko urteetan baino 1.200 euro gehiago. 

500 euroko hiru sari eta 100 euroko beste hamabost zozkatuko dituzte urtarrilaren 7an. Hau da 3.000 euro guztira (1.800 euro zozkatzen zituzten orain arte)

Horrez gain, era guztietako produktuz osatutako sei saski ere zozkatuko dituzte, abenduaren 19an. Gaurtik aurrera Txankakuaren dendetan erosten dutenek txartel bat jasoko dute beraien izen-abizenak eta telefonoa zehazteko, eta horrekin hartuko dute parte otarren zozketan. Dendetan egongo diren kutxetan lagako dituzte euren datuekin betetako txartelok. Rural Kutxako erakusleihoan egongo dira ikusgai sei saskiak. Zozketa egiten duten egunean jakinaraziko diete irabazleei telefonoz sarituak suertatu direla, eta abenduaren 20an emango diete saria, otarra.

Urtarrilaren 3an, bestale, Txu-Txu trena ekarriko dute aurten ere eta kaleetan zehar ibiliko da; 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.