Azkue auzoko ermita parean batu ziren eta eguraldi eguzkitsua lagun, bazkal ordura arte aritu ziren baserriz baserri santa eskean. Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz izan ziren koplariak eta Lurdes eta Aitor Alkorta neba-arrebak trikitilariak.
Eskean aritu ziren umeek eta familiek Lizagasar Sagartokixan egin zuten geldialdia, mokadua egiteko, eta dantzan ere aritu ziren.
Familien taldea 2023an irten zen estreinakoz santa eskean. 25 bat ume eta guraso ibili ziren kantuan eta eskean Idotorbeko baserrietan, Uxue Alberdi eta Ane Labaka bertsolariekin. Iaz Azkue auzoko baserrietan ibili ziren kopla kantari, aspaldiko tradizioa etxeko txikienei transmititzeko asmoz. Era berean, baserrietako bizimodua gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten partaideek, Agarre baserriko artaldea, adibidez. Ikus bideoan.