Uxue Alberdi eta Ane Labaka izan ziren koplariak, eta trikitilari taldea osatu zuten Naroa Iriondo, Lorea Iriondo, Leire Uranga eta Eider Arizmendiarrietak. Talde guztia autobusean igo zen Idotorberaino, eta autobusetik jaistean antolatzaileen azalpenak jaso zituzten. Izan ere, helburu didaktikoa ere eduki du ekimen honek, herriko familiak eta gazteak ohitura zahar honetara gerturatzea. Elgoibarko Izarrakoek baserriz baserri kantuan eta eskean nola egiten duten entzun ostean, San Pedro jatetxearen atarian egin zuten lehen koplaldia, entzundako azalpenak praktikara eramateko. Koplariek eztarriak berotu zituzten lehen geldialdian, eta sabela beteta joan ziren denak baserrietarantz, salda eta txorizoa jan ostean. Sei bat baserri koplatu zituen taldeak. Aubixan ere egin zuten geldialdia, eta hamabitakoaren ostean bertsolariekin jolasean aritzeko aukera izan zuten han gaztetxoek. Bakoitzak bere izena paper batean idazteko eskatu zieten eta papera bistara erakusteko. Alberdik eta Labakak errimen jolasa osatu zuten aurrean ikusten zituzten izenei eta goizean zehar baserriz baserri bizitakoei tiraka. Ikus bideoan:
- ARGAZKI-BILDUMA: Santa eskea Elgoibarren (2023-02-04)
∞Lotura duten albisteak:
- Jabier Arrizabalaga "Ziarda"-ren azken koplaldia santa eskean (2023-02-09)
- Santa Ageda bezperan, kopla kantuan (2023-02-04)
- 60 lagun inguruko taldea jardun da kantuan eta eskean Mendaron (2023-02-04)
- Makila kolpeka lurra esnatzeko eguna da bihar, Santa Ageda bezpera (2023-02-03)
- 60 lagunetik gora, Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan (2023-02-02)
- Familientzako hirugarren talde bat ere osatuko dute Elgoibarko Izarraren Santa Agedako koruetan (2023-01-19)