Familientzako santa eskea antolatu du Atxutxiamaikak otsailaren 2rako

Barren 2025eko urtarrilaren 15a

Elgoibarko Izarraren Atxuxiamaika aisialdi taldeak, Udalarekin lankidetzan, familientzako santa eskea antolatu du otsailaren 2rako, kultur transmisioan eragiteko asmoz. 

Familiek hartu dezakete parte: HH2tik LH3ra arteko umeek helduren batekin joan behar dute, baina LH4tik aurrerakoak bakarrik joateko aukera dute.

Iaz bezala, Azkue bailarako baserriak koplatuko dituzte, Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz bertsolariekin. 10:00etan batuko dira San Rokeko ermitan, eta handik abiatuko dira oinez, baserriz baserri. 11:30ak aldera, mokadutxoa egingo dute Lizagasar sagartokixan. 2023an egin zuten estreinakoz era honetako santa eskea.
Izena emateko esteka elgoibarkoizarra.eus webgunean aurkituko duzue.