San Andres egunarekin -festa egun handia Eibarren-, eta Kalegoen plazan egin zuten erdi aroko azokarekin bat egin arren, jende ugari ibili zen Kalebarren plazan egin zuten hileko azken zapatuko ferian. Ohi moduan, Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egon zen; erostekoa postuetan eta dastatzekoa txosnan. Hilabete honetakoa Morkaiko Mendi Taldeak kudeatu zuen.
Etxeko txikienek, berriz, Atxutxiamaikak prestatutako talo tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten. Eurek egindako taloak jateko aukera izan zuten barruan txorizoa, txokolatea edo gazta sartuta, bakoitzaren nahieran.
Hilero legez, ganadu erakusketa ere egon zen, eta ArTalde eta bidezko merkataritza taldekoek ere jarri zituzten postuak.
Feria, argazkietan: