Lagun ugari batu ditu Sarai Sagastak gidatutako bisita gidatuak

Barren 2024ko abe. 3a, 09:09

Sarai Sagasta historialari elgoibartarrak entzule ugari eduki zituen herriko historian barrena zapatuan eman zuen bisita gidatuan.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Elgoibarko Turra Historikoa antolatu zuten azaroaren 30erako ZZ NagiaKentzen taldeak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

Goizean bisita gidatua egin zuen Sarai Sagastak eta 70 bat herritar batu ziren historialari gaztearen azalpenak entzutera. 
Bideoan ikus daitekeen moduan, eta Sarai berak BARRENi aurreratu zionez, "turra alai eta ludikoa prestatu zuen" eta Elgoibarko berri modu alaian eta dibertigarrian eman zuen. "Hizlariaren arabera izan daiteke historia oso interesgarria edo guztiz aspergarria, eta nik bisita gidatu honekin lortu nahi dut jendeak ondo pasatzea, kontatzen dudana entzuleei gustatzea, eta zerbait ikasten badute, askoz hobeto", esan zuen BARRENen argitaratutako elkarrizketan
Arratsaldean, berriz, ekimenaren bigarren zatian, Elgoibar Koloretan lehiaketan hartu zuten parte hainbat gaztek.

Bisita gidatua, irudietan:

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Barren Aldizkaria (@barrenaldizkaria)