Ruben Fernandez ehiztari errioxarra izan zen onena Espainia iparraldeko ehiztarien artean eta Alberto Rivera andaluziarra hegoaldekoen artean. Arkaitz Egaña elgoibartarra zortzigarren postuan sailkatu zen, lau untxi ehizatuta eta finalerako sailkatzea lortu zuen. Finalerdi bakoitzetik hamabi ehiztari onenak sailkatu dira finala jokatzeko. Horiei iazko irabazlea, Asier Arrizabalaga hernaniarra (goiko irudian Arkaitz Egañarekin) eta Kanarietako, Baleareetako eta Ceutako ordezkari bana batuko zaizkie finalean. Guztira 28 lehiakide izango dira. Villadiego (Burgos, Espainia) herrian izango da finala, abenduaren 6an eta 7an.
Egaña birritan izan da Espainiako txapeldun, 2012an eta 2015ean eta txapeldunorde izan zen 2014an jokatutakoan.